MAILA PROBAIkaslegaiak, lehendik ere ezagupen batzuk dituela eta, berari dagokion benetako mailan matrikulatu nahi baldin badu, Sarrera Proba deituriko autotest bat izango du, orrialde honetan eta eskolako idazkaritzan; test hau egin ondoren jakingo du zein mailatan matrikulatu: Oinarrizko 1.an edo 2.ean, Tarteko 1.an edota 2.ean, Aurreratuko 1.ean edo 2.ean eta Gaitasun Mailan. Honek ez du esan nahi, ordea, inongo kurtsorik gainditu duenik, maila batean kokatzeko lagungarri baino ez baita testa. Ikasleak matrikulatu den mailako tasak besterik ez du ordaindu behar. Probaren emaitzak ikasturte honetarako bakarrik balio du. Oharra: Behar ez den mailan kokatutako ikaslea, lekurik balego, dagokion mailara bideratuko da. |