Hasiera    Ikasleak    Klasera etorri beharra

KLASERA ETORRI BEHARRA

  • Klaseetara etortzea derrigorrezkoa da. Ikasle ofizialak klasera joateko eskubidea dauka baina erregularki joatera behartuta dago.
    Norbaitek zuritu gabeko 42 ordu huts egingo balitu, klaseetara joateko eskubidea galdu egingo luke, eta baita hurrengo urtean matrikulatzeko garaian lehentasuna ere. Hala eta guztiz ere, ez luke azterketa egiteko eskubidea galduko.
    Ikaslea hutsegite-kopuru erdira iristen denean, bere izena HEOeko iragarki oholean agertuko da. Hutsegite-kopuru osora ailegatzen denean, berriz, etxera idatziko zaio.
    Ikasleak hutsegite-kopuru osoaren berri jaso eta gero, ezin izango ditu egindako hutsegiteak justifikatu.
    Ikasle ofizialak jakin egin behar ditu zehaztasun hauek eta egindako hutsegiteak justifikatzeko bere irakaslearengana jo. Huts egingo duela aurretik jakinez gero, huts egin aurretik esan beharko dio irakasleari.
  • Klaseek 115 minutuko iraupena izango dute:
    Goizez: 9:00-10:55, 11:00-12:55.
    Arratsaldez: 14:50-16:45, 16:50-18:45, 19:00-20:55.
  • Lehenengo egunetan ikasleek Eskolako Karneta ekarri behar dute.
© 2010 · HEO Irun · C/ Alcaldía de sacas, 13 20305 Irún · e.o.i.irun@euskalnet.net · Legezko abisua